Olentzero lehen bisitariak hartzen hasia

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 15a, 09:51

Mikel Laboa plazan jarri dute Olentzero. Datorren astean biran izango dugu inguruotan.

Urte garai honetako irudia. Dagoeneko lehen bisitariak jasotzen ari den Olentzero jarri dute Mikel Laboa plazan. Aipatu moduan lehen gaztetxoak gerturatzen hasiak zaizkio jada. Hortxe izango da hurrengo asteotan. 

Abenduaren 24a izan ohi dute Mari Domingik eta Olentzerok haien egun handia, plazara atera eta gaztetxoekin egotekoa. Olentzerori aurten lehen harrera abenduaren 23an egitekoak dira Aginagan; iluntzeko 18:00ak aldera helduko da Sekañako bidegurutzera. Handik Eliza Zaharrera jaistekoak dira eta bertan gutun bilketa eta gaztain jana iragarri du Antxomolantxa Elkarteak. 

Gutun bilketa
Biharamunean, herrian barrena ikusiko dugu Olentzero. Berari eta Mari Domingiri gutunak idazteko aukera duzue. Idatzia prestatzeko euskarria Hurbilago elkarteko saltokietan eskuratu ahalko duzue egunotan, eta zenbait postontzi ere jartzekoak dira herrian zehar.