Sutegitik kalera irtengo dira, Zumartekoen kalejira gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 16a, 09:15

Bart Sutegin eskainitako kontzertuaren ondotik, azaroa amaierako Santa Zezili egunaren bueltan ospatu ezin izan zuten kalejira egitekoak dira ostegun iluntze honetan.

Covid19ak eragindako osasun krisialdiak azaroa amaieran Santa Zeziliren urteroko ekitaldiak ospatzea eragotzi zieten Zumarte Musika Eskolakoei. Kontzertu eta kalejira bana iragarriak zituzten joan den hilabetea agurtzeko. Kontzertua ordea azkenean bart egin dute Sutegin. Musika instrumentu ezberdinetan trebatzen ari diren ikasleek saio ederra eskaini zuten. 

Biharamun honetan aldiz, azaroa amaieran egitekoak izan baina giro euritsuagatik bertan behera utzi behar izan zuten kalejira ospatuko dute herrian barrena.

SANTA ZEZILIREN OMENEZ
Abenduak 16, osteguna
18:30 Zumartekoen kalejira musika eskola paretik. Talde instrumentalak eta triki-pandero taldeek parte hartuko dute.

Abenduak 22, asteazkena
18:30 Abesbatzen emanaldia Salbatore Parrokian.

Informazio gehiago: zumarte.eus
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.