Koronabirusa

36 kasu gehiago azken 3 egunotan, 130 hilabete hasieratik

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 16a, 12:32

Covid19 kasu berrien agerraldiek ez dute etenik. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak datuak eguneratu zituen astelehenaz geroztik 36 kasu berri detektatu dituzte azken hiru egunotan Usurbilen. Inoiz egun bakar batean detektaturiko kasu kopuru altuena abenduaren 14an, 25 guztira. Hilabete hasieratik 130 zenbatu dituzte udalerri honetan, Osasun Sailak ostegun honetan kaleratu duen azken txosten epidemiologikoko datuen arabera. 1886,49an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia.

Azaroa osoko (108) covid19 kasuen kopurua gainditu du Usurbilek abenduko lehen hamabostaldian. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 130 kasu zenbatu ditu udalerri honetan. Haietatik 36 azken hiru egunotan. Inoiz egun bakar batean erregistraturiko kopuru altuena izan zen abenduaren 14an 25 kasurekin. 1712,11n zen aste hasieran, 1886,49raino igo da azken 24 orduotan. Eremu gorrian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Azaroan guztira 108 kasu zenbatu dituzte udalerri honetan. Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.

Buruntzaldea eremu gorrian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan lau eguneko tartean 1387,69an da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 117 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da:
-Andoain: 1527,89 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,02. Azken 7 egunetan 138 kasu). 
-Astigarraga: 943,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 28 kasu). 
-Hernani: 1560,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,98. Azken 7 egunetan 148 kasu). 
-Lasarte-Oria: 1281,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,53. Azken 7 egunetan 155 kasu).
-Urnieta: 1111,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,53. Azken 7 egunetan 39 kasu). 
-Usurbil: 1886,49 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,32. Azken 7 egunetan 75 kasu).  

Gipuzkoak milatik gorako intzidentzia
Gipuzkoa eremu gorrian da baita. Azken 24 orduotan 1521,39an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 6.098 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan. Ia udalerri guztiak eremu gorrian ditu, soilik 3 berdean. 

13.210 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. 1042,41ekoa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 100 pertsona daude ZIU-n, 299 ospitaleratu. Positibotasuna %13,7koa da azken 24 orduotan.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.22koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19