Zumarteko musikariek maila ederra erakutsi dute azken aldian, eta horren seinale da hilaren 4 eta 5 bitartean Arrasaten ospatutako Akordeoi Lehiaketan Intza Bengoetxeak irabazitako zilarrezko domina. A Hastapenean aritu zen akordeoijolea eta 20 puntu eskuratu zituen, eta beraz, zilarrezko domina eskuratu zuen.