NOAUA! K.E.-ren San Tomas Azoka

Ixabel Agirresarobe haurren ipuin kontalari San Tomas azokan

Noaua Aldizkaria 2021eko abenduaren 20a

San Tomas azoka antolatu dute NOAUA!ko lagunek urtero bezala. Azokak frontoia hartzen duen bitartean, Sutegi aurrean Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa osatu du txikienentzat.

Eguerdiko 12etan, azoka ofizialki hastearekin bat, ipuin kontalariak Sutegi aurrean txokoa egin du eta haur mordoak jarraitu du gertutik kontakizuna.