2021/12/22 19:00

Bilerak

Olentzeroren harrera prestatzeko bilera

Olentzeroren harrera prestatzeko bilera
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 19:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Olentzerori abenduaren 24an egingo zaio harrera. Kalezarko Kaxkoan 17:30etan hasi eta Dema plazan 19:00ak aldera amaituko den kalejira antolatu dute Usurbilgo Udalak, hainbat herri eragileek eta herritarrek elkarlanean. Bolondresak behar dituzte ordea harrera horretarako. Interesa dutenek abenduaren 22ko bilera honetara joateko deia egin dute antolatzaileek.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, hainbat herri eragile eta herritar.