Ariketa honen helburua da aurten egon diren mugimendu-puntu horiek detektatzea. Aldaketa txiki bat edo inflexio-puntu bat suposatu duten une txiki horiek dira.
Galdera bakoitzean pentsatzen duzunean, iristen zaizkizun irudietan, metaforetan edo gorputz-sentipenetan fokaliza zaitez. Hortxe dago bila zabiltzan informazioa.
Oraintxetik ohartarazten dizut; izan ere, ariketa honek denbora eskatzen du, gauza on guztiak bezala, eta beraz, lasai har ezazu.
Emozioak
Aurkitu al duzu uneren bat non zerbait egitea lortzeaz edo zerbait ateratzeaz harritu zintuena?
Aurki al dezakezu egoera edo gertaera bat, emaitzak eraman zaituena espero ez zenuen leku batera?
Aurki dezakezu une bat non normalean baino emozionalki zintzoagoa eta adierazkorragoa izan zinen?
Aurki dezakezu une bat non espero baino emozioen kontrol handiagoa izan zenuen?
Aurki dezakezu une bat aurten non esperientzia sakonki espirituala edo hunkigarria izan zenuen?
Zeure garapen espirituala landu ohi duzu?
Harremanak
Konektatu al duzu bereziki pertsonaren batekin aurten lagun berri bat edo konfiantzazko lankide berri bat bilaka daitekeena?
Egon al da aldaketaren bat harremanen batean zuretzat espero baino hobeki funtzionatzea lortu duena?
Egon al da harreman zailen bat norbaitekin aldatu dena hobera edo txarrera? Zer sentiarazten zaitu horrek?
Nola lagundu diezu besteei aurten?
Eta zuk, laguntzarik jaso duzu?
Deskriba ezazu une edo egoera bat zure familiarengandik hurbil eta konektaturik sentitu zinena.
Asebetetzen al zaitu zeure familiako kideekin duzun loturak?
Garapen pertsonala
Bidaiatu al duzu norabaitera zeuri buruz edota munduaz duzun ezagutza berriren bat ekarri dizuna?
Nola igaro duzu zeure denbora librea? Ongizatea eman dizu?
Aisiaren eta lanaren arteko oreka on bat izan duzu?
Nola elikatu duzu zeure adimena aurten? Gogoratu honako jarduera hauek sartzea: liburuak irakurtzea, klaseak hartzea edo hitzaldietara, mintegietara, irakurketa-taldeetara joatea eta edozein motako trebetasun berriak ikastea.
Parte hartu al duzu sormenezko jardueraren batean aurten? Gogoratu honakoak sartzea: eguneroko bat idaztea, arte/artisauzko, lorezaintzazko edo dekoraziozko edozein egitasmo eta bestelako jarduera sortzaile informalak.
Parte hartu al duzu jarduera komunitarioren batean edo kausa sozialen aldekoaren jardueraren batean?
Zein helburu lortu duzu aurten, edozein arlotan?
Zein helburu ez duzu lortu aurten erabaki duzuna gaurgero ez duzula gehiago jarraituko?
Zein helburu ez duzu lortu aurten, lantzen jarrai dezakezuna?
Zeintzuk izan dira zeure erronkak? Nola gainditu dituzu? Zein eragozpen topatu dituzu?
Zeintzuk izan dira zure arrakastak, tamaina, kolore eta forma orotarikoak?
Aurre egin behar izan diozun dezepziorik egon al da? Dezepzio horretan zerbait positiborik topa dezakezu? Esaterako, kudeatzerakoan zeure jarrera; ate berri baten irekiera, uste baino barne-indar sakonagoa aurkitzea...
Zeure bizitzari eragin dioten gertaerak egon al dira, hala nola familia edo lagunen bilerak, hitzaldiak, jaiotzak, hiletak, gaixotasunak, ezkontzak, errekuperazioak, graduazioak, birkokapenak, egitasmo berriak edo karrera-aldaketak?
Trebetasun berriak ikasi edo hobetu dituzu?
Lana eta finantzak
Zein modutan izan da asebetegarria zure lana?
Zein helburu lortu duzu zeure lanean aurten? Zein helburu ezin izan duzu lortu?
Idatzi aurten zure lanean gertaerarik nabarmenena.
Zein izan da zure egoera finatzarioa aurten?
Idatzi zure finantza-filosofia aurten.
Osasuna
Nola zaindu duzu zeure burua aurten? Bizitza osasuntsu baten ohiturak jarraitu dituzu?
Deskribatu zeure osasuna urtean zehar.
Nolakoa izan da zeure elikadura eta kirol-errutina aurten?
Zein jarrera izan duzu jatearekiko eta kirola egitearekiko?
Laburpen orokorra
Laburtu 2021 pare bat paragrafotan.
Zer egin duzu aurten?
Zer izan zen gehien egitea gustatu zitzaizuna?
Zeure balioren bat aldatu da aurten?
Gogoratu 2021eko unerik goxoenetako bat.
Zer da gehien eskertzen diozuna joaten ari zaigun urte honi?
Egindako hausnarketa baliotsua izan dadila, eta urte berria ilusioz beterik hasi dezazula opa dizut.
Juanjo Lertxundi