Aitzaga Elkartearen eskutik liburu aurkezpena asteazken honetan, abenduaren 22an. Iluntzeko 19:00etan Sutegin hasita, "Txomin. Aurrera bolie!" Txomin Iturberen biografia, Jokin Urain Larrañagak idatzitako liburuaren aurkezpena.
"Txomin Iturbe Abasolok (Arrasate, 1943 / Medea -Aljeria-, 1987) 1936-39ko gerra galduaren ondoren jaiotako euskaldunen belaunaldi baten espiritua irudikatzen du. Herri gisa galzoriaren ertzeraino makurrarazita zegoen gizartean etorkizunaren alde zutitzera ausartu zen belaunaldia da Txominena. Etsipenaren isilpetik herri kontzientziaren kimuak berpiztera datorrena. Kulturan, borroka sozialean eta nazionalean, lantegietan, ikastoletan, kantagintzan...
Herri ekimenetan eta kirolean, kooperatiban eta baserrian, premia ikusten zuen lekuan ekiten zion Txominek, eta askapen borrokan premia ikusi zuenean ETAn militatzen hasi zen. 1960ko hamarkada amaitu aurretik alde egin behar izan zuen Arrasatetik Iparraldera. Hainbat aldiz atxilotu, konfinatu eta deportatu zuten; hainbat aldiz saiatu ziren talde parapolizialak hura hiltzen. 1987an hil zen, Aljerian, 43 urterekin.
Txomin Iturbe, Etxazuriko semea. Egile eta buruzagi handi baten biografia da honakoa, baina aritu ziren beste hainbat kideren ahotsak eta historiak kiribiltzen dira bertan".
Txomin Iturberen biografia liburuaren aurkezpena
Eguna: abenduak 22, asteazkena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hizlariak: Jokin Urain eta Xabier Miguel Ezkerra.
Zehaztasunak: Jokin Urainen "Txomin aurrera bolie!" liburu aurkezpena.
Izen ematea: aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.