Zumarteko abesbatzen kontzertua gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 22a, 06:46

Emanaldia iluntzeko 18:30etan hasiko da Salbatore Elizan.

Zumarte Musika Eskolak azken astebete honetarako iragarritako ekimen zikloaren amaiera asteazken honetan bertan, abenduaren 22an. Aurreko astean zehar instrumentu talde ezberdinak jotzen dituzten ikasleen saioak izan genituen; Santa Zeziliren omenez azaroa amaieran ospatu behar zituztenak hain zuzen. Osasun krisialdiagatik eta giro euritsuagatik ordea iragan astera atzeratu zituzten; Zumarte Musika Eskolatik bertatik abiaturiko kalejira batetik eta Sutegin eskaini zuten kontzertua.

Bi hitzordu hauei gaurkoa, asteazken honetakoa erantsi die musika eskolak; Zumarteko abesbatzen emanaldia. Iluntzeko 18:30etan hasiko da Salbatore Elizan. Zumarte-Txiki abesbatzak, Zumarte Abesbatzak eta Zumarte Gazte Abesbatzako kideek parte hartuko dute hitzorduan zehar.