Garraio zerbitzuen murrizketak datozen jai egunotan

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 22a, 07:36

Urtero moduan, garraio zerbitzuak murriztuko dituzte datozen jai egunotan. Abenduaren 24an eta 31n ohi baino lehenago etengo dute autobus eta tren zerbitzua. Bi egunotako afalosteetarako, gau parterako autobus zerbitzua antolatu du Lurraldebusek. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean aldiz, goizez zerbitzu bakar bat baino ez dute eskainiko Lurraldebusek eta Euskotrenek. Arratsalde partean berrezarriko dute zerbitzua asteburuko ordutegia indarrean jarrita. Hemen xehetasunak.

TREN ETA AUTOBUS ZERBITZUAK ABENDUAREN 24an, 25ean, 31n eta URTARRILAREN 1ean
Abenduak 24, 31
Azken zerbitzuak
Lurraldebus:
BU02 Usurbil-Ospitaleak: 20:45. Ospitaleak-Usurbil: 20:30.
BU10 Usurbil-Hernani: 20:15. Hernani-Usurbil: 20:25.
UK09 Zumaia-Donostia:
-Usurbildik Donostiarantz: 20:15.
-Usurbildik Oriorantz: 20:45.

Euskotren:
Usurbildik Donostiarantz: 19:54, 20:24, 20:54.
Usurbildik Oriorantz: 18:34, 19:04, 19:34, 20:04.

Abenduak 25, urtarrilak 1
Lurraldebus:
BU02 Usurbil-Ospitaleak/Ospitaleak-Usurbil: igandeetako ordutegia.
BU10 Usurbil-Hernani: ohiko ordutegia 16:15-21:15 artean. Hernani-Usurbil: ohiko ordutegia 16:55-21:55 artean.
UK09 Zumaia-Donostia: 
Goizez zerbitzu bakarra: 10:30.
Arratsaldetik aurrera jai egunetako ordutegia, 18:10ean lehen zerbitzua.
Donostia-Zumaia: 
Goizez zerbitzu bakarra: 12:00.
Arratsaldetik aurrera jai egunetako ordutegia, 18:30etan lehen zerbitzua.

UK49G (gaueko zerbitzua) Usurbildik Donostiara: 1:35, 2:35, 4:35, 5:35.
Usurbildik Oriorantz: 2:25, 3:25, 5:25, 6:25.

Euskotren:
Usurbildik Donostiarantz:
-Goizeko zerbitzu bakarra: 13:24.
-Arratsaldez, 18:24tik aurrera larunbatetako ohiko ordutegia.

Usurbildik Oriorantz:
-Goizeko zerbitzu bakarra: 11:04.
-Arratsaldez, 17:04tik aurrera larunbatetako ohiko ordutegia.

Informazio gehiagorako:
lurraldebus.eus / 900 300 340
euskotren.eus / 944 333 333