Usurbilgo Udalak plazaraturiko zenbait iragarki dakartza ostegun honetako (abenduak 23) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Batetik, datorren urtera begirako udal lanpostuen zerrendaren eta plantilla organikoaren hasierako onespena. Azaroaren 25eko udalbatzarrean onartu zuten hasieraz. Horrekin batera, agurtzear dugun urte honi begirako Enplegu Publikorako Eskaintzaren onarpenaren berri ere badakar aipatu aldizkariak.
2021eko norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol egitasmoak burutzeko udal dirulaguntzen ebazpena ere bai. Ostiral honetan, abenduaren 24an alegazioetarako 10 eguneko epea zabalduko dute.