Iaz covid19ak Olentzerori herriko plazaraino heltzea eragotzi zion; kamioi batean kalejira ibiltaria egin zuen auzoz auzo, leiho, balkoi edota etxe atarietan ziren herritarrak agurtu zituen. Aurten prebentzio neurrien artean baita, oraindik osasun krisialdi betean segitzen baitugu, baina kalejiran Dema plazaraino helduko da. Hitzordua, arratsaldeko 17:30etarako jarria dago Kalezarren. Kaxkora heldu eta handik Kaxkorantz jaitsiko da, bidelagunez inguratua. Aliprox pareko biribilgunera lehenik, eta gero Mikel Laboa plaza aldera joko du. Handik behera, Dema plazara.
"Bil daitekeen jende kopurua tarteko, kalean izan arren, segurtasun neurriak" betetzeko deia egin dute. "Distantzia mantendu, eta ezin denean musukoa janztera".
Postontzien bilketa
Gogoan izan, egunotan Olentzerori gutunak idazteko aukera egon da. Gutunok biltzeko postontziak jarri dituzte Usurbilgo Kaxkoan: Lizardi eta Laurok liburu dendatan, Arruti harategian, Otar Goxon, N.I. ile-apaindegian, Artzabalen eta bihartik Sutegi udal liburutegian. Aginagan Arrate jubilatuen elkarteko tabernaren beheko sarreran. Santuenean bertako Gure Elkartea jubilatu elkartearen tabernan.
Postontzi guztiok ostiral goiz honetan zehar jasotzekoak dira.