Iaz balkoi eta etxe ataritik agurtu behar izan genuen herria euripean zeharkatu zuen Olentzero. Osasun krisialdian jarraitzen dugu urtebete beranduago, baina gaurkoz iaz baino prebentzio neurri malguagoekin gara eta horrek ahalbidetu du gaurkoan bai, aurten bai, ikazkin ezagunena Dema plazaraino heltzea. Eguraldia ere lagun izan du. Kalezarrera heltzeko zain zituen Kaxkora jaisteko bidelagun koadrila ederra. Lehenik eta behin, galtzagorri gaztetxoak bidea argitzeko prest. Eskuzabalik hartu ditu Olentzerok.
Kalezarrera igotako herritarrez inguratua jaitsi da Usurbilera. Mikel Laboa plazara heltzean, bertsolari eta txalapartariek eman diote Olentzerori lehen ongi etorria. Dema plazan lagun gehiago zain zituen.