Parekidetasuna bultzatzen duten kirol-jardueretarako diru-laguntza deialdiari lotutako Usurbilgo Udalaren ebazpena kaleratu zuen abenduaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Deialdira eskaera bakarra aurkeztu dela ohartarazten du iragarkiak. "Emakumeen eta gizonen berdintasun kirol-jardueretarako planak burutzeko dirulaguntza eskaera bat jaso da, baina ez duenez gutxieneko puntuazioa lortu, ez da dirulaguntzarik banatuko". Alegazioetarako 10 eguneko epea zabalik dute interesdunek.
Ebazpen gehiago
Usurbilgo Udalak plazaraturiko zenbait iragarki zekartzan baita abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Batetik, datorren urtera begirako udal lanpostuen zerrendaren eta plantilla organikoaren hasierako onespena. Azaroaren 25eko udalbatzarrean onartu zuten hasieraz. Horrekin batera, agurtzear dugun urte honi begirako Enplegu Publikorako Eskaintzaren onarpenaren berri ere bazekarren aipatu aldizkariak.
2021eko norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol egitasmoak burutzeko udal dirulaguntzen ebazpena ere bai. Abenduaren 24an alegazioetarako 10 eguneko epea zabaldu zuten.