Koronabirusa

Beste 74 kasu azken lau egunotan, 2821,81eraino igo da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 27a, 16:06

Oro har Euskal Herriko txoko gehienetan gertatzen ari den moduan, Usurbilen ere markak hausten segitzen dugu. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera, datuak azkenekoz argitaratu zituzten abenduaren 23tik hona, lau eguneko tartean inoizko kopuru altuena, 74 covid19 kasu berri detektatu dituzte udalerri honetan. Ia 3.000raino, 2821,81eraino igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Eremu gorrian segitzen du Usurbilek.

Markak hausten segitzen dugu, goia jo ezinik, eta koronabirusaren transmisioa kontrolatu ezinik une honetan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohi baino beranduago, astelehen arratsalde honetan kaleratu dituen azken datuen arabera, 28 covid19 kasu berri detektatu dituzte azken 24 orduotan Usurbilen, egun bakar batean inoiz ez zituzten hainbeste kasu zenbatu udalerri honetan.

Osasun Sailak aurreko txosten epidemiologikoa kaleratu zuenetik hona erregistraturiko datuak ez dira hobeak; 74 kasu antzeman dituzte lau egunetan soilik udalerri honetan, inoizko kopuru handiena; 16 abenduaren 23an, 24 hilaren 24an, beste 6 biharamunean eta 28 igandean. Aurreko aste osoan, 109 kasu. Pentsa, azaroa osoan erregistraturikoak, orduko hartan 108 kasu zenbatu zituzten udalerri honetan. Abendu osoan, hilaren 26ra arte 272.

Datuokin 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia nabarmen igo da ia 3.000 kasuraino, 2821,81eraino. Eremu gorrian segitzen du udalerri honek.

Azaroan guztira 108 kasu zenbatu zituzten udalerri honetan. Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.

Buruntzaldea eremu gorrian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan lau eguneko tartean 2083,41ean da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 350 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da:
-Andoain: 1974,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 188 kasu). 
-Astigarraga: 2007,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,13. Azken 7 egunetan 103 kasu). 
-Hernani: 2330,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,51. Azken 7 egunetan 298 kasu). 
-Lasarte-Oria: 1890,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,52. Azken 7 egunetan 233 kasu).
-Urnieta: 1852,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,48. Azken 7 egunetan 83 kasu). 
-Usurbil: 2821,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,39. Azken 7 egunetan 74 kasu).  

Gipuzkoak 2.000tik gorako intzidentzia
Gipuzkoa eremu gorrian da baita. Azken 24 orduotan 2305,34ean da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 10.663 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan. Ia udalerri guztiak eremu gorrian ditu, soilik bakarra berdean. 

Azken 24 orduotan 4.265 eta 30.753 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. 2076,68koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 110 pertsona daude ZIU-n, 381 ospitaleratu. Positibotasuna %25ekoa da azken 24 orduotan.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.49koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19