Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioekin agurtuko du urte zaharra eta modu berean emango dio ongi etorria 2022ari Sarek. Hilero moduan, azken ostiraleko elkarretaratzea antolatu dute oraingoan urteko azken egunarekin egokitu den abenduaren 31rako. Ohiko lekuan bai, Mikel Laboa plazan. Baina ohi baino ordubete lehenago, iluntzeko 19:00etan, ez 20:00etan.
Bestalde, gogoan izan, urtarrilaren 8an Bilbon deitu duela Sarek Euskal Herri mailako urteroko mobilizazio orokorra. Hara joateko autobus zerbitzua antolatuko da Usurbilen. Izena ohi bezala, aurrez bideratu beharko da ohiko tabernetan.
Sareren zozketa
"Ibilian, ibilian" dinamikaren baitan Sarek eginiko zozketako zenbaki sarituak honako hauek izan ziren:
1. saritua:
-Zenbaki saritua: 61911.
-Saria: bi gau "burbuila ilargi-oinarrian", Bardeako Aire hotelean, bi lagunentzako ostatuarekin.
2. saritua:
-Zenbaki saritua: 65598.
-Saria: Zeanuriko "zuhaitzetako txaboletan" bi lagunentzako bi ostatu-gau gosariarekin.
3. saritua:
-Zenbaki saritua: 42016.
-Saria: Hernaniko Larre Gain sagardotegian bi lagunentzako afaria, 64 eurotan baloratua.
4. saritua:
-Zenbaki saritua: 61266.
-Saria: Errigora produktuen saskia, 100 eurotan baloratua.
SAREREN MOBILIZAZIOAK
Abenduak 31, ostirala
19:00 Azken ostiraletako mobilizazioa Mikel Laboa plazan.
Urtarrilak 8, larunbata
17:00 "Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako. Bidean", Sarek deitutako mobilizazioa Bilboko La Casillatik. Bertara joateko autobus zerbitzua Usurbildik. Izen ematea aurrez ohiko tabernetan.
Urtarrilak 28, ostirala
20:00 Azken ostiraletako mobilizazioa Mikel Laboa plazan.
Deitzailea: Sare.