Koronabirusa

3265,94raino igo da intzidentzia, 336 kasu hilabete hasieratik

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 30a, 16:49

Azken 24 orduotan inoizko kasu kopuru altuena zenbatu dute udalerri honetan, 31 guztira. Hilabetea hasi zenetik 336. Inoizko intzidentzia handiena du koronabirusak udalerri honetan, 3265,94. Itxura denez goia jo ezinik gabiltza. Eremu gorrian segitzen du udalerri honek noski.

Bistan denez, goia jo ezinik eta marka berriak hausten segitzen dugu Euskal Herrian eta baita Usurbilen ere, covid19aren transmisioari dagokionean. Orain astelehen eta ostegun arratsaldeetan kaleratzen hasi da txosten epidemiologikoa Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila. Gaurkoak ere datu adierazgarriak dakartza, baina era berean, azken asteotako joera berresten dute. Koronabirus kasu berrien agerraldiek ez dute etenik eta goranzko bide argian segitzen dute gainera.

Intzidentziak bezala, 2821,81ekoa zela zioen Usurbilen aurreko txostenean, abenduaren 27koan. Ostegun honetan Osasun Sailak argitaratu berri dituen azken datuen arabera ordea, 3265,69raino igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentzia. Azken hiru egunotan 64 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan; 13 astelehenean, 20 asteartean eta egun bakar batean inoiz erregistraturiko kasu gehien, 31 guztira azken 24 orduotan. Hilabete hasieratik abenduaren 29ra arte 336 kasu zenbatu dituzte. Azaroko kasu kopurua hirukoiztera heldu da udalerri hau, iragan hilabetean guztira 108 zenbatu zituen Osasun Sailak Usurbilen.

Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.

Buruntzaldea eremu gorrian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan lau eguneko tartean 2895,72an da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 553 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da:
-Andoain: 2848,95 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,74. Azken 7 egunetan 322 kasu). 
-Astigarraga: 3506,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,57. Azken 7 egunetan 171 kasu). 
-Hernani: 3259,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,76. Azken 7 egunetan 432 kasu). 
-Lasarte-Oria: 2887,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,84. Azken 7 egunetan 406 kasu).
-Urnieta: 2882,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,01. Azken 7 egunetan 129 kasu). 
-Usurbil: 3265,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,44. Azken 7 egunetan 138 kasu).  

Gipuzkoak 3.000tik gorako intzidentzia
Gipuzkoa eremu gorrian da baita. Azken 24 orduotan 3298,87an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 16.722 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 11.712 eta 45.788 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. 2976,39koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 115 pertsona daude ZIU-n, 455 ospitaleratu. Positibotasuna %35,1ekoa da azken 24 orduotan.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.6koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19