Odol ematea gaur ez, datorren astelehenean

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 3a, 08:00

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin lehen astelehenetarako finkatzen du odola emateko hitzordua. Izatez gaur egokituz zen, urtarrilaren 3an. Baina jai egunok tarteko, urtero moduan astebete atzeratu dute deialdia.

Usurbilgo datorren odol ematea beraz, hurrengo astelehenean, urtarrilaren 10ean izango da. Pandemian murgildu ginenetik eliten duten moduan, Udarregi Ikastolan, ez anbulatorioan. Eta garai batean baino ordu tarte zabalagoan; train, 16:30-20:10 artean izaten da odol ematea.

Covid19a gure artean denetik egiten ari diren moduan, aurretik odola eman izan dutenei hitzordua zehazteko deituko zaie. Odola estreinakoz eman nahi dutenek aldiz, hitzordua eskatu ahalko dute 943 007 884 telefono zenbakira deituta. 

Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.