Koronabirusa

Ia 100 kasu berri azken 4 egunotan, 4201,01eraino igo da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 3a, 14:36

92 covid19 kasu berri detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azkenekoz txosten epidemiologikoa argitaratu zuen abenduaren 30etik hona azken lau egunotan Usurbilen. Marka berri bat ere hautsi du; egun bakar batean inoizko kopuru handiena zenbatu da beste behin, oraingoan, abenduaren 31n, 32 kasu berri guztira. Mila kasutik gora igo da tarte honetan 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia udalerri honetan; 3265,94tik 4201,01era. Eremu gorri-gorrian jarraitzen du udalerri honek, gainerakoen antzera.

Urte berria zaharra agurtu moduan hasi dugu; koronabirusaren intzidentziak goia jo ezinik. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken datuak argitaratu zituenetik lau egun baino ez dira igaro eta modu ikusgarrian egin dute gorantz kasu berrien agerraldiek eta covid19aren intzidentziak Usurbilen. Abenduaren 28tik urtarrilaren 2ra 3265,94tik 4201,01era ego da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. Eta kasu kopuruari dagokionez, ia 100 erregistratu dituzte udalerri honetan, zehazkiago esanda 92; 18 abenduaren 30ean, 24 urtarrilaren 1ean eta beste 18 urtarrilaren 2an. Eta marka berri bat ere hautsi da beste behin; egun bakar batean detektaturiko inoizko kasu kopuru handiena, guztira 32. Datuokin, urte berria zaharra agurtu moduan hasi dugula esan behar, koronabirusaren transmisio datuetan goranzko bide argian eta joera hau irauli ezinik.

Abendua 386 kasu berrirekin agurtu dugu. Azaroa 108 kasurekin. Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.

4.000tik gorako intzidentzia Buruntzaldean
Lasarte-Usurbil osasun eremuan lau eguneko tartean 4189,39an da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 764 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan; 159 egun bakar batean, iragan abenduaren 29an. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da:
-Andoain: 4750,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,41. Azken 7 egunetan 524 kasu). 
-Astigarraga: 5693,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,84. Azken 7 egunetan 277 kasu). 
-Hernani: 4874,78 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,09. Azken 7 egunetan 683 kasu). 
-Lasarte-Oria: 4384,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,32. Azken 7 egunetan 602 kasu).
-Urnieta: 4493,48 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,43. Azken 7 egunetan 196 kasu). 
-Usurbil: 4201,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,49. Azken 7 egunetan 156 kasu).  

5.000tik gorako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 5130,35ean da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Lau egunetan, 2.000 kasutik gorako igoera izan du. Azken 7 egunotan 26.299 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan duela lau egun baino 10.000 kasu gehiago. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 9.472 eta 67.573 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. 4469,95ekoa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 132 pertsona daude ZIU-n, 560 ospitaleratu. 35 pertsona hil dira azken astean EAE-n. Positibotasuna %36,6koa da azken 24 orduotan.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.45ekoa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19