KzGunea zabalik berriz gaurtik

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 3a, 08:01

Egunotako oporren ostean zabalik izango da berriz gaurtik Usurbilgo KzGunea, ikastaro eskaintza berrituarekin eta covid19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza zerbitzuarekin.

Hilabete batean goizez eta hurrengoan arratsaldez zabaldu ohi dute Usurbilgo KzGunea. Astelehen honetatik, urtarrilaren 3tik aurrera arratsaldez zabalduko dute, 16:00-20:00 artean hain zuzen ere. Zerbitzuei begira, gogoan izan batetik covid19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza zerbitzua eskaintzen ari direla Kale Nagusia 37an kokaturiko egoitzan iragan urte amaieratik. Bestalde, hainbat ikastaro eskaintzen segiko dute KzGunean datozen asteotan. Aurrez aurreko formazio saioen inguruko xehetasunak dituzue segidan, baina bideokonferentzia eta bideotutoretza bidezkoak nahiz urrunekoak ere eskaintzen dituzte.

Datozen ikastaroak, aurrez aurre
-Hilabete osoan zehar, astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00: covid19 ziurtagiria eskuratzeko laguntza zerbitzua.
-Urtarrilak 3-18, 16:00-18:00: Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.
-Urtarrilak 19-27, 16:00-18:00: Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi.
-Urtarrilak 28-31, 16:00-18:00: Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin.
-Otsailak 1-14, 9:00-11:00: Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi.
-Otsailak 15-24, 9:00-11:00: Kudeatu zaitez Google aplikazioekin.

Informazio gehiagorako: 
kzgunea.eus
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net