Koronabirusa

386 kasu eta 4.000tik gorako intzidentzia, marka hausteez betetako abenduan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 4a, 13:10

Marka guztiak hautsi zituen hilabete gisa oroituko dugu iragan abendua, 2020ko martxotik bizi dugun pandemiaren baitan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren datu ofizialak oso argiak dira eta ziurrenik, zenbakiok errealitate osoa ez dute biltzen, kontrolatu ezinezkoa baita covid19aren transmisioa. Beraz, azken asteotan ezagutzera emandako datuak "motz" gera daitezke.

Aipatu moduan, markak hausten igaro dugu hilabetea. Orain arte kasu kopuru altuena erregistratu da Usurbilen, eta oro har, baita gainerako udalerrietan ere. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziari begira, hilabetea 1.410,91ko intzidentziarekin hasi genuen, amaitu tasa hau hirukoiztuta bukatu genuen abendua eta baita 2021a ere; koronabirusak udalerri honetan 3265,94ko intzidentzia zuela.

Abenduko lehen hamabostaldian geldoagoa izan zen gorakada; abenduaren 1ean 1.410,91ko intzidentzia izatetik bi aste beranduago, hilaren 15ean 1886,49koa izatera igaro ginen. 400 bat kasuko igoera izan zen. Bigarren hamabostaldian aldiz, goranzko joera nabarmen bizkortu zen. Hurrengo hamabostaldian 3265,94raino igo baitzen, tasa hau ia bikoizteraino. Urte hau hasterako 4201,01eraino.

Egunero Usurbilen zenbat kasu berri zenbatu ziren aztertzen hasiz gero, markak hausten joan gara bereziki abenduko bigarren hamabostaldian. Abenduaren 14an, egun bakar batean inoiz zenbaturiko covid19 kasu kopuru altuena izan genuen udalerri honetan; 25. Marka hau hautsi ezin zela pentsatzen bagenuen, bai, beste hiru egunetan are kasu gehiago erregistratu ziren udalerri honetan Osasun Sailaren arabera, abenduko azken astean hain zuzen; 28 abenduaren 26an, 31 abenduaren 29an eta 32 urteko azken egunean.

Gogoan izan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen eta ostegunero kaleratzen ditu koronabirusaren hedapenari buruzko datuak. Denbora tarte horretan zenbaturiko kasuen kopuruak ere goia jo ezinik agurtu du urtea. 

Kopuruok hilabeteko emaitzan isla argia izan zuen; pandemia hasi eta udalerri honetako kasuak zenbatzen hasi zirenetik inoiz izandako kasu kopuru altuena izan dugu abenduan, guztira 386.

Hilabete osoan aldatu ez dena, udalerri honen eremuaren kolorea izan da; gorri-gorrian igaro ditugu urteko azken asteak.

Kasu berriak abenduan
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa) abenduan
Eremu gorrian
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.