Oria ertzak hondakinez josiak daude

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 4a, 15:25

Zikin baino zikinago daude errio ertzak, Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak astearte goiz honetarako antolatu duen auzolan saioan agerian geratu den moduan.

Zuhaitz adarretatik zintzilik apaingarriak ziruditen, baina ez. Oria ertzetako zuhaitzak zaborrez josiak daude, baita lurzorua ere. Hondakinak ondo baino txertatuta kasu askotan naturan. Uholdeek ekarri dituzte asko eta asko, baina urak jaitsi direnean lehendik zeuden beste hainbat azaleratu dituzte udazken amaierako euriteek. Irudiotan ageri dena, inguruotan Oria ertzetan aurkitu daitekeenaren lagin bat baino ez da, gaurkoan Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak deitutako auzolanaren bidez garbitu, txukundu nahi izan dutena. Baina agerikoa den moduan, halako deialdi gehiagoren beharra izango da errio ertzak lehengoratzeko.