"Urte berriari kaña", iragarri du Usurbilgo Ernaik sare sozialen bidez. Aldaketarik ez dute aurreikusten, agurtu berri dugun urtearen ildo beretik datorrela 2022a ere. "Joan den urtea urte gogorra izan da gazteontzat. Etengabeko prekarizazio prozesuan murgilduak daude gazteak; ez lan duinik, ez emantzipatzeko aukerarik eta ikasketak modu duin eta doakoan egiteko aukerarik ere ez".
Gazte antolakundearen esanetan, "etorkizun eza da gazteoi eskaintzen zaigun bakarra". Eta epe motzerako ez dute aldaketa handirik espero. "2022. urtea bide beretik joango da. Horregatik diogu, urte berria borrokarako urtea izango dela, bizitzen aurka egiten duen sistema gelditu beharra baitago".