Erregeak Usurbilen izan dira

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 6a, 11:00

Bart arratsean agertu dira erregeak Urdaiagatik barrena, Santuenea zeharkatu eta Usurbilera. Meltxor, Gaspar eta Baltasar laguntzailez inguratuta sartu ziren herrian eta ohi baino itzuli azkarrago bat eginda, Udarregi Ikastolan desagertu ziren, amaiera ekitaldirik gabe.

Arratsaldeko 7:15 aldera Santueneara jaitsi eta Usurbilerako bidea hartu zuten zaldian hiru erregeek eta oinez suzko antortxekin laguntzaileek. Aurreikusi moduan, herrian barna ordubete inguruko itzulingurua egin, eta Udarregi Ikastolaren parean antortxak itzali eta desagertu egin ziren erregeak eta laguntzaileak. Osasun egoera dela eta, aurreikusi moduan, amaierako ekitaldirik ez zuten egin pilaketak ekiditeko. 

Gaur goizean, herriko hainbat umek erregeek utzitako opariak aurkitu dituzte zuhaitz azpian.