Koronabirusa

5.000ko intzidentzia izateko bidean eta marka berri bat hautsita

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 6a, 13:24

Urte berri honetan ere goranzko bidean segitzen du koronabirusaren intzidentziak udalerri guztietan, Usurbil ez da salbuespena. 4.613,19ko intzidentzia izatera heldu da covid19a udalerri honetan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azkenekoz astelehenean eguneratu zituen datuak. Ordutik hona, azken hiru egunotan 61 kasu berri izan dira Usurbilen. Azken 24 orduotan egun bakar batean inoiz zenbatu den kopuru altuena, 33.

386 kasu berrirekin agurtu genuen abendua. Urtea ez dugu hobeto hasi. Urtarrileko lehen bost egunetan soilik 103 covid kasu detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen, ia herena, 33, azken 24 orduotan. Inoiz egun bakar batean zenbaturiko kopuru altuena antzeman dute udalerri honetan urtarrilaren 5ean.

Bistan denez, kasu berrien agerraldien goranzko bideak ez du etenik, goia jo ezinik segitzen dugu 2022. urte hasiera honetan. Une honetan, 4613,19ko intzidentzia du covid19ak udalerri honetan. Eremu gorri-gorrian barneraturik jarraitzen du Usurbilek.

Abendua 386 kasu berrirekin agurtu dugu. Azaroa 108 kasurekin. Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.

6.000tik gorako intzidentzia Buruntzaldean
Lasarte-Usurbil osasun eremuan lau eguneko tartean 4900,15ean da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 750 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da: Usurbilen du egun covid19ak intzidentzia baxuena, gainerako udalerrietan 5.000tik edota 6.000tik gorakoa du:
-Andoain: 6258,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,20. Azken 7 egunetan 616 kasu). 
-Astigarraga: 6607,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,88. Azken 7 egunetan 270 kasu). 
-Hernani: 5754,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,77. Azken 7 egunetan 726 kasu). 
-Lasarte-Oria: 5150,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,78. Azken 7 egunetan 575 kasu).
-Urnieta: 5186,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,80. Azken 7 egunetan 193 kasu). 
-Usurbil: 4613,19 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,41. Azken 7 egunetan 153 kasu).  

6.000tik gorako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 6287,53an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 28.577 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 13.258 eta 80.955 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. Positibotasuna %38,3koa da azken 24 orduotan. 5761,80koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 122 pertsona daude ZIU-n, 631 ospitaleratu.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.3koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19