Abisu horian igandean euriagatik

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 7a, 08:03

Abisu horia ezarriko dute igandean egun osoz, "prezipitazio iraunkorragatik".

Ostiral honetan euria, larunbatean giro eguzkitsua eta igandean berriz euria iragarri dute. Gogotik egin dezake gainera. Abisu horia ezarri dute "prezipitazio iraunkorragatik" egun osoz, larunbatetik iganderako gauerditik hasita. Tarte horretan, "Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 24 orduan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki Gipuzkoa ekialdean. Prezipitazio ertaina egingo du, oso ugaria eta iraunkorra Kantauri isurialdean".

Urtarrilaren 9an Usurbilen, "zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, oso ugaria izango da. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin; ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, eta maximoak gutxi igoko dira".

Aurretik, larunbatean, "z
erua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan; gainerako orduetan zerua tarteka hodeitsu egongo da. Baliteke goizaldean eta goizean goiz euri txikia egitea. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus