Hondakinak 8:30etarako ateratzeko deia

Atez Ateko bulegotik hondakinak goizeko 8:30etarako ateratzeko deia egin dute, bilketa zerbitzuaren ibilbidean zenbait aldaketa txertatu dituzte eta.

Hondakinak garaiz, goizeko 8:30etarako etxe atarira ateratzeko deia egin du Usurbilgo Udalak sare sozialen bidez. Atez Ateko bulegotik plazaratu dute ohar hau. Antza, urte berriarekin batera hondakinen bilketa zerbitzuan zenbait aldaketa txertatu dituzte. Ondorioz, zenbait zonaldeetatik orain arte baino goizago igaro daitezke egunean eguneko hondakin zatia jasotzera. Hortik aipatu moduan, Udalak plazaratu duen oharra. "Urte berriarekin, aldaketak egin dituzte hondakinak jasotzeko ibilbidean, eta guztiak jaso ahal izateko ordutegia betetzea gomendatu du, zenbait auzotatik ohi baino lehenago pasa baitaitezke".



Errefusaren bilketa egunak, NOAUA!-ren egutegian
Iazko abuztuan zendu zen Gregorio Arbeloa margolari herritarra omentzen duen NOAUA! K.E.-ren 2022ko egutegiak gida lanak egin ohi ditu herritar askorentzat; errefusa etxe atarira noiz atera zehazten baitigu. Baita aurtengoan ere. Gogoan izan, bi astean behin, igandeetan biltzen duela Udalak hondakin zati hau.

Errefusa biltzeko egunak 2022an
Urtarrila: 9, 23.
Otsaila: 6, 20.
Martxoa: 6, 20.
Apirila: 3, 17.
Maiatza: 1, 15, 29.
Ekaina: 12, 26.
Uztaila: 10, 24.
Abuztua: 7, 21.
Iraila: 4, 18.
Urria: 2, 16, 30.
Azaroa: 13, 27.
Abendua: 11, 25.