Koronabirusa

5.000tik gorako intzidentzia eta 113 kasu berri azken lau egunotan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 10a, 14:01

Marka berriak hausten segitzen dugu Usurbilen urte hasiera honetan. Azken asteon antzera, etenik gabe gorantz jarraitzen duen inoizko 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia handiena dugu. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu dituen azken datuen arabera, 5231,45ekoa. Azkeneko txostena kaleratu zutenetik hona igaro diren lau egunotan soilik 113 covid19 kasu berri detektatu dituzte udalerri honetan. Eta marka berri bat hautsi da; inoiz egun bakar batean zenbaturiko kasu kopuru altuena erregistratu da beste behin.

Azken asteotan behin eta berriz errepikatzen ari garena berrestera datoz Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen eguerdi honetan kaleratu dituen koronabirusaren transmisioari buruzko azken datuak. Covid19a hedatzen eta hedatzen doa, etenik gabe. Azkenekoz, iragan urtarrilaren 6an eguneratu zituen Jaurlaritzak datuok. Ordutik hona, lau egun igaro dira, eta tarte horretan 113 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen.

Beste behin, bi marka hautsi dira. Batetik, egun bakar batean inoiz zenbaturiko kasu kopuru altuena erregistratu zuten larunbatean, hilaren 8an; 35 kasu egun bakar batean Usurbilen. Eta bigarren marka haustea, 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentziari dagokiona; gorantz eta gorantz jarraitzen du etenik gabe, 5231,45ekoa izatera heldu da azken 24 orduotan udalerri honetan. Eremu gorrian jarraitzen dugu noski.

Kutsatzeen abiada nolakoa izaten ari den erakutsi dezakeen datu bat. Abendu osoan 386 kasu zenbatu zituen Osasun Sailak Usurbilen. Urtarrileko lehen bederatzi egunetan jada 216 detektatu dituzte. Eta noski, gehiago izan daitezke.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.

6.000tik gorako intzidentzia Buruntzaldean
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 5783,91ean da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 774 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da: Usurbilen du egun covid19ak intzidentzia baxuena, gainerako udalerrietan 6.000tik gorakoa dute:
-Andoain: 6885,51 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,45. Azken 7 egunetan 508 kasu). 
-Astigarraga: 7611,63 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,34. Azken 7 egunetan 231 kasu). 
-Hernani: 6966,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,43. Azken 7 egunetan 719 kasu). 
-Lasarte-Oria: 6148,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,40. Azken 7 egunetan 569 kasu).
-Urnieta: 6023,51 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,34. Azken 7 egunetan 178 kasu). 
-Usurbil: 5231,45 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 174 kasu).  

6.000tik gorako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 7175,30ean da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 25.396 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 18.766 eta 77.628 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. Positibotasuna %41,5ekoa da azken 24 orduotan. 6660,91koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 142 pertsona daude ZIU-n, 796 ospitaleratu. 50 pertsona hil dira azken astean.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.01ekoa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19