2022ko Ordenantza Fiskaletarako hobariak eska daitezke jada

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 12a, 10:07

Indarrean diren 2022rako zerga eta prezio publikoei begira, hobarien eskaintza nabarmen zabaldu du Usurbilgo Udalak, "aberatasunaren banaketa justuago baten alde". Eskabideak doan tramitatu daitezke jada. Udal kalkuluen arabera, 4.000tik gora herritar izan daitezke onuradunak.

Indarrean dira jada urte hasieratik, 2022. urte honi dagozkion udal tasa eta prezio publiko berriak. Gogoan izan, aurtengoan aldaketa nabarmen batekin; hobarien eskaintza nabarmen handitu du Usurbilgo Udalak, "aberastasunaren banaketa justuago baten alde". Alegia, lehen baino zerga gehiagotarako onura ekonomiko gehiago jasotzeko aukera izango da, bizikidetza unitateen kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera. Udalak kalkulatua duenez, 4.000tik gora herritar izan daitezke hobari hauen onuradunak.

Gai honi buruzko argibideak egunotan Udalak etxez-etxe banatu duen Udalberri aldizkariarekin batera helarazi duen eskuorrian jaso daitezke. Albiste honi atxikitako irudian dituzue xehetasunok.

Eskabideak aurrez aurre nahiz telematikoki
Oinarrizko udal zerbitzuen truke ordaintu behar izaten ditugu zerga hauek. Aurten aipatu moduan, zerga gehiagotan aplikatuko ditu Udalak hobariak: ur hornidura zerbitzuan, hondakinen bilketa eta tratamenduan (etxebizitzei dagokien tarifa finkoan), estolderia zerbitzuan, hileta zerbitzuetan (ehorketetan eta hobitik ateratzean, panteoikoak izan ezik), udal-baratzeen erabileran, Oiardo Kiroldegiko abonu eta ikastaroetan, Haur Eskolan eta Udajolasen.

Hobariak eska daitezke jada, Usurbilgo Udaleko kontu hartzailetzan. Baita posta arruntez nahiz online ere usurbil.eus/zerbitzu-telematikoak atarian edota B@KQ txartela baliatuta. Eskabideak doan bideratu ditzakete, Usurbilen erroldatuak dauden zerbitzuon titularrek.

Urte berrirako ordenantza fiskalak iraila amaierako udalbatzarrean onartu zituzten hasieraz. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean, behin betiko onartu zituen Udalak urte amaieran jada indarrean diren ordenantza fiskal berriak. Xehetasunak esteka honetan dituzue: abenduaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


2022rako ORDENANTZA FISKALAK
Zenbakitan
Irizpide orokorra: %1,5eko igoera (KPIaren %3ko igoeraren azpitik). 
Salbuespenak: kirol zerbitzuetako tasak eta abonuak %0,9 igotzea, Buruntzaldeko udalen batzordeak hala erabaki ostean; eta hondakinen tasak (zati finkoan urteko 8,56 euroko igoera; errefusaren bilketari eragiten dion zati aldakorra, kubo bakoitzeko 0,5 euro gehiago ordaintzea; 1,5 euro, euro bakarraren ordez).
Hobariak: %50-%90 artekoak, ur, hondakin, estolderia, hileta, baratzen erabilera eta kirol instalazio (abonuez gain, lehen aldiz ikastaroetan), Haur Eskola zerbitzuetan eta Udajolasen".

Balizko onuradunak: 2020ko errenta aitorpenaren kanpainako datuak kontuan izanda:
661 aitorpen: 12.043 diru-sarreren azpitik.
640 aitorpen: 12.043-18.931 euro arteko diru-sarrerak.
734 aitorpen: 18.931-26.093 euro arteko diru-sarrerak.
675 aitorpen: 26.093 -35.400 euro arteko diru-sarrerak.
535 aitorpen: 35.400 eurotik gorako diru-sarrerak.

Baldintza ekonomikoak beteko lituzketen aitorpenak: 2.035etik gora, eta 4.000tik gora herritar.


Bizikidetza unitatea osatzen duten lagunak Hobariak
  %90 %75 %50
1

<14.630

14.630 - 16.625

16.625 – 19.950

2

<19.152

19.152 - 21.679

21.679 – 26.068

3

<20.881

20.881 - 23.807

23.807 – 28.595

4 edo gehiago

<22.477

22.477 - 25.802

25.802 – 30.723

2022. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 4-29: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: ura, estolderia eta hondakinak, aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 15: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 5-30: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 3-ekainak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 14-uztailak 1: ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 1-30: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 2-irailak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 1: espolian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 1-azaroak 10: ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 1-29: asteroko merkatuaren erabilpen-tasa, urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: ura, estolderia eta hondakinak, urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: emakida administratiboak.