2022-23 ikasturteko matrikulazioa

Ate irekien eguna larunbatean Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 12a, 08:14

Abiatzear den 2022-23 matrikulazio kanpainaren bezperatarako, larunbat honetarako ate irekien eguna antolatu du Udarregi Ikastolak.

Aurreko urteetan baino lehenago zabalduko dute ikastetxeek 2022-23 ikasturterako matrikulazioa. Datorren astelehenean, hilaren 17an hain zuzen. Bai Udarregi Ikastolan 3-16 urte artekoentzat, baita Aginagako eta Zubietako eskoletan ere. Matrikulazioak bideratzeko bi asteko tartea izango da, hilaren 17an hasi eta urtarrilaren 28ra arte hain zuzen.

Testuinguru honetan, urtero moduan, ate irekien eguna antolatu du Udarregi Ikastolak larunbaterako, urtarrilak 15. Goizeko 11:00etan Haur Hezkuntzako eraikinean. "Gure ikastola bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, zatoz gurera ate irekien egunera! Zure zain egongo gara!", luzatu diete gonbita interesdunei.

UDARREGI IKASTOLA
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Informazio gehiago:
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus 

ZUBIETAKO ESKOLA
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org

AGINAGAKO ESKOLA

Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org