Koronabirusa

5580,22raino igo da intzidentzia, 36 kasu azken 24 orduotan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 13a, 13:43

Hedapen betean eta markak hautsiz segitzen du covid19ak Usurbilen. 5580,22raino igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. Eta inoiz egun bakar batean zenbaturiko kasu gehien detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan: 36 kasu berri azken 24 orduotan.

Eta goranzko bidean segitzen du koronabirusaren hedapenak Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegun honetan, urtarrilak 13, eguneratu ditu astean bitan egiten duen moduan, covid19aren transmisioari buruzko zenbakiak. Astelehenean argitaratu zituzten azken datuetatik hona, hiru egunetan beste 86 kasu berri detektatu dituzte udalerri honetan.

Berriro ere bi marka hautsi dira. Batetik 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziarena. Berriz ere gorantz egin eta inoizko kasu kopuru altuena dugu Usurbilen, azken hiru egunotan 5231,45etik 5580,22raino hazi da. Bestetik, berriz ere egun bakar batean inoiz zenbaturiko kasu kopuru altuena izan dugu, azken 24 orduotan 36 kasu berri. Eremu gorrian jarraitzen dugu noski.

Urtarrileko lehen hamabi egunetan soilik, abendu osoko kasuen kopurura gerturatzen goaz. Iragan hilabetean 386 kasu detektatu zituen Osasun Sailak Usurbilen. Urtarrila hasi zenetik hilaren 12ra arte 302.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.

6.000tik gorako intzidentzia Buruntzaldean
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 6190,06an da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 896 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldean Usurbilek izaten segitzen du egun covid19aren intzidentzia baxuena, gainerako udalerrietan 6.000tik gorakoa dute:
-Andoain: 7292,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 477 kasu). 
-Astigarraga: 7566,68 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 235 kasu). 
-Hernani: 7145,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,24. Azken 7 egunetan 712 kasu). 
-Lasarte-Oria: 6589,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,28. Azken 7 egunetan 680 kasu).
-Urnieta: 6055,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 183 kasu). 
-Usurbil: 5580,22 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,21. Azken 7 egunetan 199 kasu).  

7.000tik gorako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 7357,40an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 24.430 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 23.730 kasu eta azken aste osoan 71.634 kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %39,9koa da azken 24 orduotan. 6936,77koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 136 pertsona daude ZIU-n, 807 ospitaleratu.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.92koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19