Zuzenketa Emakumeen Jabekuntza Eskolako ikastaroen matrikulazio datuetan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 13a, 11:36

Emakumeen Jabekuntza Eskolako bi ikastaro berri iragarri ditu egunotan Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailak. Zuzenketatxo bat txertatu du antolakuntzak matrikulazio datuetan. Biodantza ikastaroa urtarrilaren 18an abiatuko da aurreikusi moduan baina ez da amaituko otsailaren 5ean, apirilaren 5ean baizik.

Urtea estreinatzearekin batera ikastaro eskaintza berritua. Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailetik iragarri dutenez, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren baitan bi ikastaro iragarri dituzte: biodantzan aritzeko batetik, Pepa Bojok bideraturiko saioak bestetik.

Biodantza ikastaroa, "gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren. Eider Zuriarrainen eskutik".

Pepa Bojok hainbat ikastaro eskaini ditu Usurbilen. Oraingo honetan, "gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean" hizpide dituzten saioak eskainiko ditu. "Historian orokorrean emakumeek zer eginkizun bete duten jakin nahi da, betiere, anonimoa izan baita haien jarduna. Gure historiari erreparatuta, gure familietako emakumeen bizipenak eta lorpenak ezagutuko ditugu, eta geuretzat hartuko ditugu gustukoenak. Horrela, gure arbasoek bizi izandako eskarmentuaz baliatzeko aukera izango dugu. Pepa Bojo Ballesterren eskutik; tailerra gaztelaniaz izango da".

Biodantza ikastaroa
-Epea: urtarrilak 18-apirilak 5.
-Astearteetan: 15:30-17:00, Oiardo Kiroldegia.

"Gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean"
-Epea: otsailak 3-maiatzak 5.
-Epea: ostegunak, 17:00-19:00, Potxoenea.

Izen ematea: parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 377 110.