"Geuretik Sortuak"

"Bidaide" antzezlana urtarrilaren 22an Sutegin

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 13a, 10:35

Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitako antzezlana urtarrilaren 22an Sutegin. Sarrerak 

Udalbiltza Partzuergoko udalek, tartean Usurbilgoak iaz euskal kultura eta sorkuntza bultzatzeko "Geuretik Sortuak" izeneko egitasmoa abiarazi zuten. Horren baitan, euskal sortzaile hainbatek antzezlan, film labur edota eleberriak landu dituzte iragan urtean zehar; tartean Yolanda Arrieta eta Ugaitz Agirre idazleek. Lanok guztiok plazaratzeko unea heldu da. 

"Geuretik Sortuak" ekimenaren baitan garatu duten antzezlan batez gozatzeko aukera izango dugu urtarrilaren 22an arratsaldeko 18:00etan Sutegin; Metrokoadroka Sormen Laborategiaren "Bidaide" lanaz. Hitzordurako izena usurbilkultura.eus plataforman bideratu daiteke.


"Bidaide" antzezlana
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Aktoreak: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernandez "Hatxe".
Zuzendariak: Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.
Sinopsia: "Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena".
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Udalbiltza.