usurbilkultura.eus

Joxan Artzeren omenezko bi ekitaldietarako eman beharko da izena

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 13a, 07:45

Zendu zenetik lau urte berri dira. Jexux Artze K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sortzaile usurbildarraren aldeko oroimen arratsaldea antolatu dute larunbaterako, urtarrilaren 15erako. Aurkezpen eta kontzertu bana iragarri dute. Ekitaldi bakoitzerako eman beharko da izena usurbilkultura.eus plataforman. Bestela esanda, ezingo da bi ekitaldietarako behin eman izena.

Lau urte bete berri dira Joxan Artze zendu zenetik. Sortzaile usurbildarra gogoan hartuta, arratsalde pasa antolatu dute Jexux Artze K.E.-k eta Usurbilgo Udalak larunbaterako, urtarrilaren 15erako. Lehenik, Balea Zuriak argitaletxeak Artzeren poema bildumarekin osatu duen antologia aurkeztuko du Mikel Laboa plazan (euria bada Sutegin). Jarraian Oskarbi taldearen kontzertua programatu dute Sutegin. "Ez Dok Amairuren ernamuinak Artzeren idatzi asko musikatu ditu. Kantu horiekin zein euren ibilbideko eta azken diskoko sorkuntzekin osatuko dute emanaldia", iragarri dute antolatzaileek. Bi ekitaldiotarako sarrera doakoa izango da, usurbilkultura.eus plataforman izena eman dezakezue jada. Baina adi, joan nahi den ekitaldi bakoitzerako eman beharko da izena. Izen emate bakarrarekin ezingo da bi ekitaldietan apuntatu.

Urtarrilak 15, larunbata
Joxan Artze gogoan, hil zenetik lau urtera:
18:00 Balea Zuria argitaletxeak Joxan Artzeren poemak bildu eta antologia osatu du. Lan honen aurkezpena Mikel Laboa plazan, euria bada Sutegin.
Izen ematea doan, usurbilkultura.eus plataforman.

19:00
Oskarbi taldearen kontzertua Sutegin.
“Ez Dok Amairuren ernamuinak Artzeren idatzi asko musikatu ditu. Kantu horiekin zein euren ibilbideko eta azken diskoko sorkuntzekin osatuko dute emanaldia”.
Izen ematea doan, usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usurbilgo Udala.