ZUBIETAKO ESKOLA
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org
AGINAGAKO ESKOLA
-Izen emateko ordutegia: 09:30-16:30.
-2-12 urte bitartekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, Internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...
-Jantoki zerbitzua, bertako ostatuan sukaldatua.
-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.
-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...
-Eskolaz orduz kanpoko kirola.
-Goizeko gela: 8:00-9:30.
Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org
UDARREGI IKASTOLA
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (fotokopiak):
- Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)
- NAN tamainako argazkia
- Familia Liburua
- Guraso/tutoreen NAN
- Gizarte Segurantzako txartela
- Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)
Udarregi ikastolaren eskaintza
- 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
- Hezkuntza integrala: konpetentzietan oinarritutako hezkuntza.
- Hezkuntza eredu propioa: Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa garatzen dugu.
- Ikastola berritzailea: eraldaketa didaktiko, metodologiko eta teknologiko etengabea sustatzen dugu.
- Ikastola euskalduna: euskaraz irakatsiz eta ikasiz, euskaraz biziz, euskaldun konprometituak hezten dihardugu.
- Irakaskuntza Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa hautazko gaia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
- Herritarra: Euskal Herriko kultura eta herri-ekintzetan murgildutako ikastola.
- Ikastola inklusiboa: guztion ikastola bultzatzen dugu, aniztasuna, garapen-erritmo eta behar espezifikoak aintzat hartuz.
- Baso eskola: basoa gela bihurtzen da. Espazioa eta bertan aurkitzen diren naturako elementu guztiak ikasteko baliabide dira.
- KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017tik aurrera beste 56 ikastolekin batera.
- Autobusa auzo eta herrietara: Santuenea, Aginaga, Zubieta eta Lasarte.
- Jangela: bertan sukaldatutako herriko produktuak.
- Zaintza zerbitzua: 08:00etatik 09:00etara eta iraila eta ekainean 14:30-16:30 artean.
- Zirimara aisialdi proiektua eta eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xakea eta antzerkia.
- Beka sistema propioa: kuoten %100 bonifikatua.
- Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:
- 54 urteko esperientzia Usurbilen.
- Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
- Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
- Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
- Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta.
Informazio gehiago:
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus