Europako finantzaketa egitura zalantzan jarri dute

Erredakzioa 2022ko urt. 20a, 21:03

Europako finantzen egituraketa zalatzan jarri du Adrian Zelaia Ekai Centerreko zuzendariak. Bizitza plataformak gonbidatuta, Udarregi Ikastolan eskaini du hitzaldia hainbat eta hainbat pertsonaren aurrean. 

 

Asia eta Amerika, batez ere, kontuan hartuta, arlo askotan konparatu ditu herrialdeak, eta Europaren hazkundea geroz eta geldoagoa den bitartean, garapen bidean dauden herrialdeen lana bere fruituak ematen ari dela azpimarratu du.