ISTRIPUA

Auto istripua Oxtapeko sarreran

Auto istripu bat izan da gaur eguerdiko 12:15ak aldera N634 errepidean, Oxtapeko sarreratik oso gertu. Bi erreiak itxita egon dira ia bi orduz. Honen ondorioz, trafikoa etenda egon da bi norabideetan. Ertzaintza, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Eguerdiko 14:00etan zabalik zen errepidea berriro. Ez dugu zaurituen berririk.

 

Antza denez, bi autoen arteko talka bat izan da istripua eragin duena. Autoetako bat errepide erdian geratu da, trafikoa oztopatuz. Tarte horretan, Donostiatik Usurbilerako trafikoa Troiatik gora bideratu dute.