Koronabirusa

Beste 69 kasu azken hiru egunotan, intzidentzia halere beherantz

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 27a, 13:39

Kasu berrien agerraldiek etenik gabekoak izaten segitzen dute Usurbilen eta gainerako udalerrietan. Azken egunotan ere hogeitik gora kasu berri detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan, 69 guztira azken hiru egunotan. Halere 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak beheranzko bidean segitzen du. 4407,10ean zen azken 24 orduotan.

Pixkanaka, mantso, gutxitzen doala dirudi koronabirusaren 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 4407,10ean zen azken 24 orduotan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegun honetan kaleratu dituen datuen arabera. Aste hasieran 4676,60an. Usurbilen covid19aren olatu honen intzidentziak urtarrilaren 12an jo zuen goia 5580,22ko tasarekin. Ordutik beheranzko bideari eutsi dio. Halere, bistan denez, intzidentziak oso altua izaten segitzen du.

Kasu berrien agerraldiari dagokionez bestalde, eguneko hogeitik gorako kasu berrien bueltan mantentzen da. Azken hiru egunotan 69 covid19 kutsatze berri zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Hilabete hasieratik urtarrilaren 26ra arte gutxienez 580 kasu, inoizko gehien. 


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.

Intzidentzia 5.000tik beherakoa ia Buruntzaldea osoan
Gorabeherak gorabehera eskualdean ere orohar kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da, nahiz intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segi. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 4155,54an da intzidentzia (urtarrilaren 24an 4461,05ean zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 513 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri ia denek 4.000ren bueltako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 4303,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 328 kasu). 
-Astigarraga: 5079,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 169 kasu). 
-Hernani: 3990,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 371 kasu). 
-Lasarte-Oria: 4274,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,72. Azken 7 egunetan 369 kasu).
-Urnieta: 3140,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 112 kasu). 
-Usurbil: 4407,10 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 137 kasu).  

4.000tik beherako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 3773,02an zen (4461,05ean hilaren 24an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 12.448 kasu berri zenbatu dituzte. Gaztelu izan ezik, udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 15.457 kasu eta azken aste osoan 34.887 kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %3,9koa da azken 24 orduotan. 4289,56tik 3551,97ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 112tik 103ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 730etik 649ra ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.94koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19