1968an bost apaiz terrorismoa egotzita epaituak izan ziren 10 eta 12 urteko gartzela zigorretara kondenatuta. Frankismo garai betean, herri eragileei elizaren eraikinak uzteagatik, grebetan parte hartzeagatik eta garaiko erregimenari bizkarra emateagatik Zamorako apaiz gartzela berezian sartu zituzten. Gehiago ere etorri ziren gero, baita apaiz katalan, galiziar zein espainiarrak ere.
Euskaldunak izan ziren gehienak eta torturak lasatu zituzten. Burgoseko prozesuan zigorrak gehiatu zitzaizkien, batzuei 50 urterainoko kondenak jartzeraino. Ihes saiaketa eta euren egoeraren berri emateaz arduratu ziren urte batzuetan, eta saiakera haien ostetik, zigorrak eta inkomunikazioa jasan behar izan zituzten. Frankismoarekin amaierarekin batera, pixkanaka atera egin ziren apaizak 1976an azken biak atera arte, Julen Kaltzada eta Jon Etxabe. Guzti horren ondorioz, apaiz izandako askok ofizioa utzi egin zuten eta elizarengandik urrundu ziren.
Xabier Amurizak gertaera horien gaineko xehetasun gehiago azaldu ditu amaieran, eta herritarren zalantzak argitu ere bai. Ritxi Lizartza zuzendariak ere grabaketa eta dokumentalerako ideiei buruzko laburpentxo bat eskaini du eta galderak erantzun.