Koronabirusa

Beste 85 kasu azken lau egunotan, baina 4407,10etik 4327,84ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 31a, 15:13

Egunero hogeitik gora covid19 kasu berri detektatzen segitzen du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. 85 azken lau egunotan, 154 azken astean, hilabete hasieratik 665. 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak ordea murrizten segitzen du. Azken lau egunotan 4407,10etik 4327,84ra gutxitu da.

Pixkanaka, mantso, beheranzko bidean segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. Azken 24 orduotan 4327,84ra zen. Urtarrilaren 12an, duela bi aste eta erdi, 5580,22an zen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera. Jaitsierak jaitsiera, osasun krisialdian murgildu ginenetik izaten ari garen intzidentzia handiena da azken hilabeteotakoa.

Kasu berrien agerraldiari dagokionez bestalde, eguneko hogeitik gorako kasu berrien bueltan mantentzen da. Azken hiru egunotan 85 covid19 kutsatze berri zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Hilabete hasieratik urtarrilaren 26ra arte gutxienez 665 kasu, inoizko gehien. 


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.

Intzidentzia 5.000tik beherakoa ia Buruntzaldea osoan
Gorabeherak gorabehera eskualdean ere orohar kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da, nahiz intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segi. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 3625,29an da intzidentzia (urtarrilaren 27an 4155,54ean zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 501 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri ia denek 4.000ren bueltako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 4016,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 295 kasu). 
-Astigarraga: 5124,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,95. Azken 7 egunetan 200 kasu). 
-Hernani: 3647,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 385 kasu). 
-Lasarte-Oria: 3580,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,69. Azken 7 egunetan 340 kasu).
-Urnieta: 3060,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 126 kasu). 
-Usurbil: 4327,84 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,93. Azken 7 egunetan 154 kasu).  

4.000tik beherako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 3372,99an zen (3773,02an hilaren 27an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 12.353 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 7.177 kasu eta azken aste osoan 34.120 kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %38,7koa da azken 24 orduotan. 3.551,97tik 3.134,23ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 103tik 92ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 649tik 624ra ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.98koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19