EROskopoa

Otsaileko horoskopoa hemen da!

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 1a, 14:13

Hemen duzue otsaileko EROskopoa. Santa Ageda besperan iritsi da eta horrek eraginik izan du bere burutazioetan. Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES

Santa Ageda bezpera degu, Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua deguna.

Hileko gomendioa: Garaia da lurraz gain, zu ere esnatzen hasteko. Bat, bi eta hiru… IEUP!

 

TAURUS

Hilabete honetan Kupido eta Valentin Deuna zure alde izango dituzu.

Hileko aholkua: Laguntza guzti honekin ez baduzu ligatzen, dagoeneko ez daukazu esperantzarik!

 

GEMINI

Bi urtez atzeratutako sagardotegia egiteko une aproposa duzu hauxe.

Hileko aholkua: Horrek ez du esan nahi otordu guztia kupelaren ondoan egon behar duzunik. Ez da inora joango!

 

CANCER

Pandemiarekin bizitzen ikasi behar duzu.

Hileko aholkua: Gauza bat da osasun neurriak jarraitzea eta beste bat egunero gel hidroalkoholikoarekin dutxatzea!

 

LEO

Pandemia honekin nazka-nazka eginda zaude, baina bizitzaren alderdi positiboari erreparatu behar diozu.

Hileko aholkua: Zein ongi etortzen den maskarilla hotz handia egiten duenean sudurra goxo mantentzeko, ezta?

VIRGO

Hilabete honetan kontu handia izan beharko duzu diruarekin, erraz ihes egingo dizulako.

Hileko aholkua: Eutsi itsulapikoa hausteko tentazioari!

 

LIBRA

Kirola egiteak on egiten dizu eta zure bizitzako zati garrantzitsua bihurtu da.

Hileko aholkua: Horrek ez du esan nahi kiroldegian bizi behar duzunik.

 

SCORPIUS

Inauteriak urteko festa gogokoenak dira zuretzat, eta bizipoza berreskuratzen lagunduko dizute.

Hileko aholkua: Ausartu eta beti nahi izan duzun mozorro horrekin atera!

 

SAGITARIUS

Animoz pattal samar zabiltza eta horregatik hilabete honetan oso garrantzitsua izango da zuretzat kalera ateratzea.

Hileko aholkua: Ba al dago neguko eguzki epeletan egotea baino gauza ederragorik?

 

CAPRICORNIUS

Bizitza asko garestitu da eta diru-iturri berriak lortzen hasi beharko zara.

Hileko aholkua: Santa Ageda eskean ateratzen bazara txanpon batzuk jasoko dituzu; ondo abesten baduzu behintzat.

 

AQUARIUS

Aurten zure urteak kuadrillarekin ospatzeko moduan izango zara eta pozik zaude.

Hileko aholkua: Zailtasunak izango dituzu hainbeste kandela itzaltzeko, beraz, biriketako ahalmena handitzeko entrenatzen hasi!

 

PISCIS

Otsailaren 14a maiteminduen eguna dela eta zerbait berezia oparitu nahi diozu zure bikoteari.

Hileko aholkua: Izan originala eta gonbidatu ezazu kroketa batzuetara; hori baino maitasun adierazpen handiagorik ez dago!