#udalbatzarra

Eguneko Zentroa GSR-k kudeatzen segiko du

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 1a, 09:20

Beste urtebetez gutxienez orain arteko enpresa berak kudeatzen segiko du Kalezarko Puntapax Eguneko Zentroa.

Kalezarren, Haur Eskolaren eraikin berean kokatua dagoen Puntapax Eguneko Zentroa G.S.R. Gestion de Servicios Residenciales S. Coop.-ek kudeatzen segiko du beste urte batez. Hala erabaki zuen udalbatzak aho batez, urtarrilaren 27ko osoko bilkuran. Izatez 2018an izenpetu zuen aipatu enpresak eta Udalak hi urterako, “adineko pertsonentzako Usurbilgo Puntapax Eguneko Zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua emateko kontratua”. Kontratu horren hiru urteko epea igarota, urtez urte beste bi urtez luzatzeko aukera hitzartu zuten. Bigarren eta azken luzapena da hain zuzen, udalbatzak iragan astean onarturikoa.

Etxez etxeko zerbitzuaren luzapena
Usurbilgo Udalak gizarte ongizate alorreko etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen jarraitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen hitzarmena 2023ra arte luzatzea onartu zuen aho batez udalbatzak urtarrilaren 27ko osoko bilkuran. Hitzarmen horren baitan Udala da zerbitzu hau kudeatu eta eskaintzen segiko duena, Aldundiak finantzatuko du.