Azken orduotan iragarri du sare sozialen bidez; "sarearen aurtengo helburuak eta ekintzen aurkezpena" iragarri ditu Beterri Saretuz ekimenak datorren otsailaren 17an Usurbilen. Goizez izango da jardunaldia, 9:30etan hasi eta 12:00ak arte. "Eskualdeko enpresa eta eragileen arteko ekosisteman parte hartu nahi duzu? Zatoz!", luzatu dute gonbita. Hitzordurako izena esteka honetan eman daiteke jada: Beterri Saretuz
Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat enpresa eta eragileren ekimenez Beterri Saretuz programa 2019an jarri zuten martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko departamentuak eta Beterri-Buruntza Udalek lagunduta. Eta helburu honekin; parte hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat, sare bat sortzeko. "Ekonomia sozial eta eraldatzailearen oinarrietako bat izanik, hori gabe nekez lortu liteke proiektu batek lurraldean eragitea. "Baina horretarako oso lagungarria da eragile, erakunde eta enpresek osaturiko ekosistema bat sortzea".