Bi ikastaro ziren Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Emakumeen Jabekuntza Eskolaren baitan, 2022ko lehen hilabeteotarako antolatuak zituen ikastaroak. Lehenengoa, biodantza ikastaroa urtarrilean abiatu zuten. Ostegun honetan, otsailaren 3an jarriko dute martxan bigarrena; "gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean" hizpide dituen saioak, Pepa Bojo psikologoaren eskutik. "Historian orokorrean emakumeek zer eginkizun bete duten jakin nahi da, betiere, anonimoa izan baita haien jarduna. Gure historiari erreparatuta, gure familietako emakumeen bizipenak eta lorpenak ezagutuko ditugu, eta geuretzat hartuko ditugu gustukoenak. Horrela, gure arbasoek bizi izandako eskarmentuaz baliatzeko aukera izango dugu. Pepa Bojo Ballesterren eskutik; tailerra gaztelaniaz izango da".
Biodantza ikastaroa urtarriletik abian da, Eider Zuriarrainen eskutik; "gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren".
Biodantza ikastaroa
-Epea: urtarrilak 18-apirilak 5.
-Astearteetan: 15:30-17:00, Oiardo Kiroldegia.
"Gure arbasoak: gure leinu femeninoarekin lanean"
-Epea: otsailak 3-maiatzak 5.
-Epea: ostegunak, 17:00-19:00, Potxoenea.
Izen ematea: parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 377 110.