Koronabirusa

Mantso baina gutxitzen doaz kasu berrien agerraldiak eta intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 3a, 13:17

Beheranzko bideari eusten diote #covid19 kasu berrien agerraldiek eta intzidentziak.   Oraindik halere 4232,72ko 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia du koronabirusak udalerri honetan. Eguneroko hogeitik gora kasu berri detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen aurreko asteetan, azken egunotan 20 baino gutxiago.

2020ko martxoan osasun krisialdian murgildu ginenetik, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak plazaraturiko datuen arabera covid19ak inoiz izandako 100.000 biztaleko 14 eguneko intzidentzia altuena eta inoizko kasu berri gehien agertzen ari dira azken hilabeteotan. Baina "seigarren olatua" deitu diotenaren goraldia amaitu dela dirudi. Pixkanaka, mantso, gutxitzen doaz kasu berrien agerraldiak baita intzidentzia bera ere.

Usurbilgo kasuan covid19aren intzidentziak urtarrilaren 12an jo zuen goia, 5580,22 kasurekin. Ordutik murrizten joan da, azken 24 orduotan 4232,72an zen aipatu koronabirusaren intzidentzia. Urtarrilean zehar egun batzuetan 30 kasutik gora berri izan ostean, azken hiru egunotan 20 baino gutxiago detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan.

Halere bistan denez, oraindik orain covid19aren intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segitzen du. Urtarrila osoan inoizko kasu gehien zenbatu ditu Osasun Sailak Usurbilen; 681 guztira. 


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.

Intzidentzia 5.000tik beherakoa Buruntzaldea osoan
Gorabeherak gorabehera eskualdean ere orohar kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da, nahiz intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segi. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 3388,36an da intzidentzia (urtarrilaren 30ean 3625,29an zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 388 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri gehienek 3.000ren bueltako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 3763,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 236 kasu). 
-Astigarraga: 4929,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 160 kasu). 
-Hernani: 3374,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,85. Azken 7 egunetan 308 kasu). 
-Lasarte-Oria: 3276,45 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 255 kasu).
-Urnieta: 2979,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,95. Azken 7 egunetan 98 kasu). 
-Usurbil: 4232,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,96. Azken 7 egunetan 130 kasu).  

4.000tik beherako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 3110,80an zen (3372,99an urtarrilaren 30ean) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 9.964 kasu berri zenbatu dituzte (urtarrilaren 23tik 30era 12.353 kasu). Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 10.976 kasu eta azken aste osoan 28.105 kasu detektatu dituzte EAE-n (urtarrilaren 23tik 30era 34.120). Positibotasuna %30,07koa da azken 24 orduotan (%38,7koa urtarrilaren 30ean). 3.134,23tik 2.863,65era murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 92tik 88ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 624tik 549ra ospitaleratu kopurua.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.83koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19