"Oltxiak" igandean Sutegin, haurrentzako neguko zine zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 4a, 08:03

Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko euskarazko zine zikloaren baitan, igandean, otsailaren 6an proiektatuko da "Oltxiak" 17:00etan Sutegin.

Neguko euskarazko zine zikloa bueltan dator Sutegira, otsaileko lehen igandearekin batera. "Oltxiak" izeneko filma eskainiko dute otsailaren 6an 17:00etan Sutegin, Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin antolaturiko proiekzioan. Sarrerak 3 eurotan eskura daitezke usurbilkultura.eus plataforman. 93 lagunentzako lekua egongo da kultur-etxeko auditorioan.

Hemen filmaren sinopsia, albiste honi atxikitako bideoan duzue "trailerra". "Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzean, oltxiak etxean bezala sentituko dira, eta bertan bizitzen jartzea erabakiko dute. Baina gauzak ez dira eurek uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela".