Kolpez kolpe lurrari deiadarka aritzeko eta usadio zaharrak berritzeko Santa Ageda bezpera eguna ostiral hau. Ikastetxeak plazara atera diren eguna. Osasun krisialdian murgildu ginenetik egin duten moduan, gaurko ospakizuna ere hiru emanaldietan zatitu du Udarregi Ikastolak eta goizetik bazkalostera, kopla giroan murgildu dute, makilen kolpe hotsen erritmora herria.
Santa Ageda bezperako ospakizunei ekiten lehenak, LH-ko lehen zikloko ikasle eta irakasleak izan dira; lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak. Trikiti eta panderoa jotzen duten ikasleek gidatuta Agerialdetik Artzabalgo frontoirainoko bidea egin dute goizean, eta bertan eskaini eguneko lehen saioa. LH-ko bigarren zikloko ikasle talde batek girotu du kopla desberdinekin hitzordua.
Eta eguerdian HH-koek ikastolan bertan eskaini duten saioaren ostean, bazkalostean koplatan segi dute LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleek Usurbilgo frontoian. Gaurkotasun handiko gaiei abestu diete; covid19a, Eskola Kirola...
Koplatan eta dantzan amaitu dute, bigarren urtez segidan, osasun krisialdiak behartuta eta ostiral honetako gainerako hitzorduen antzera, publikorik gabe, ikus-entzulerik gabe ospatu behar izan dituzten emanaldiak.
Publikorik gabe halere, abesten gozatu dute, eta makil kolpeekin usadio zaharra berritu dute; deiadarka lurra gogotik esnatu dute aurtengoan ere.