Koronabirusa

Beheranzko bidean segitzen dute eguneroko kasu berrien agerraldiek eta intzidentziak

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 7a, 14:17

4232,72tik 3852,25era murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia Usurbilen. Hamar kasu berri baino gutxiagoko egunak izatera itzuli gara udalerri honetan.

Abendua erdialdean izan genituen azkenekoz bi egun segidan 10 covid19 kasu berri baino gutxiagorekin. Ia bi hilabete beranduago, asteburuan 9 eta 6 kasu berri zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, otsailaren 5ean eta 6an hurrenez hurren, Usurbilen.

Beheranzko bidean jarraitzen dute koronabirus kasu berrien agerraldiek, baita 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak ere. 3852,25eraino murriztua da, nahiz oso altua izaten segitzen duen.

Urtarrila osoan 681 koronabirus kasu zenbatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Otsaileko lehen sei egunetan momentuz 73:


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.

Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Eskualdean ere orohar kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da, nahiz intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segi. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 2880,67an da intzidentzia (otsailaren 3an 3388,36an zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 265 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri gehienek 3.000ren bueltako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 3155,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,79. Azken 7 egunetan 178 kasu). 
-Astigarraga: 4270,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 85 kasu). 
-Hernani: 2911,95 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 201 kasu). 
-Lasarte-Oria: 2863,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 171 kasu).
-Urnieta: 3027,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,99. Azken 7 egunetan 62 kasu). 
-Usurbil: 3852,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 89 kasu).  

3.000tik beherako intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 2708,97an zen (3110,80an otsailaren 3an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 7.164 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak. 

Azken 24 orduotan 5.412 kasu eta azken aste osoan 20.228 kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %26,7koa da azken 24 orduotan. 2.863,65etik 2.470,69ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 91tik 88ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 549tik 488ra ospitaleratu kopurua. Azken astean 74 pertsona hil dira EAE-n.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.73koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19