Jolastokia txakur kakez josia

Noaua Aldizkaria 2022ko otsailaren 9a

Jolastokian lasaitasunez ibili ahal izateko arduraz jokatzeko deia egin dute Udarregi Ikastolatik, ikastola pareko zelaian kokatu dituzten kartelon bidez.

Jolastokian lasai ibili nahi dute. Udarregi Ikastola pareko zelaiaz ari gara. Txakur kaka bat baino gehiago geratzen dira bertan bildu gabe eta horretaz ohartarazteko irudiko txartelak landu dituzte ikastolako DBH 4. mailako ikasleek. 

"DBH 4ko plastikako ikasleek beraiek diseinatu eta ekoiztutako txartelak jarri dituzte ikastola pareko zelaian. Izan ere, jolastokia duten eremu hau txakur kakaz josia egoten da. Dagokienei, pertsona arduratsuak izatea eskatu nahi diegu ekintza honekin".

Kartelak jarritakoan begi bistakoak ziren txakur kakak Udarregi Ikastola pareko zelaian.