Koronabirusa

Eguneko 10 kasu baino gutxiago eta 3852,25tik 2980,34ra murriztu den intzidentzia Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 10a, 13:29

Beheranzko bide argian jarraitzen du covid19aren hedapenak udalerrietan oro har eta baita Usurbilen ere. 2980,34ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia udalerri honetan. Azken bost egunetan eguneko 10 kasu baino gutxiago zenbatzera itzuli da Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila.

3.000tik beherako intzidentzia eta eguneko 10 covid19 kasu berri baino gutxiago. Oraindik transmisio altua izan arren, gutxitzen doa pixkanaka koronabirusaren eragina Usurbilen. Hala diote behintzat, ostegun honetan (otsailak 10) Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu dituen azken datuek.

Abenduaren 3-9 artean izan genituen azkenekoz eguneko 10 covid19 kasu berri baino gutxiago Usurbilen. Azken bi hilabeteotan egunen batzuetan 30etik gora kasu ere zenbatu dira udalerri honetan. Aipatu moduan ordea pixkanaka apaltzen doala dirudi. Otsailaren 5etik 9ra, tarte horretan, 9, 6, 7, 6, eta kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak egunez egun.

100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia ere murriztuz doa. Eusko Jaurlaritzak aste hasieran, otsailaren 7an eguneratu zituen azkenekoz gaitz honi buruzko hedapenari lotutako datuak. 3852,25eko intzidentzia genuen une hartan; hiru eguneko tartean, 2980,34ra murriztu da.

Otsaileko lehen bederatzi egunetan momentuz 87. Aldea nabaria da. Urtarrila osoan 681 koronabirus kasu zenbatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Urtarrilaren 9an, 5231,45eko intzidentzia zuen koronabirusak Usurbilen. Duela hilabeteko lehen bederatzi egunetan 216 kasu berri hauteman zituzten udalerri honetan.

Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.

Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Eskualdean ere orohar kasu berrien agerraldian eta intzidentzian beherakada sumatzen da, nahiz intzidentzia eta kasu berrien kopuruak altua izaten segi. Lasarte-Usurbil osasun eremuan 2181,19an da intzidentzia (otsailaren 7an 2880,67an zen). Eremu gorrian da. Azken astean, 192 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Eremu gorrian den Buruntzaldeko udalerri gehienek 3.000tik beherako intzidentzia dute egun:
-Andoain: 2361,89 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 118 kasu). 
-Astigarraga: 3356,31 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 64 kasu). 
-Hernani: 2355,40 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 166 kasu). 
-Lasarte-Oria: 2021,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,62. Azken 7 egunetan 130 kasu).
-Urnieta: 2512,48 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 58 kasu). 
-Usurbil: 2980,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 59 kasu).  

2.000ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 2130,17an zen (2708,97an otsailaren 7an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 5.383 kasu berri zenbatu dituzte. Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, eremu berdera igaro diren bi udalerri izan ezik. 

Azken 24 orduotan 1.778 kasu eta azken aste osoan 14.943 (20.228 urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra) kasu detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %20,8koa da (%26,7koa otsailaren 7an). 2.470,69tik 1.956,98ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 88tik 81era murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 488tik 375era ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.68koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19